XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez duzu inor enganiatuko.
Nortasun handia daukazu eta ez duzu tranpetan ibili behar.
Loturak beldurra ematen dizu baina ireki ondo begiak: loturarik gabe ez dago amoriorik.
Emango dizute.
Fama ona daukazu zeure lagunen artean.
Gogorra zara baina kontuz ibili.
Zeu ere makala zara maitasun kontuan.
Ikasgelako lanak ez ahaztu.
Haien laguntza behar duzu eta ez daude pozik zurekin.
Ez egin kasurik kritikei.
Ez zara umea eta erabakia zurea da.
Baina kontuz ibili eta aukeratu zeure hitzak.
Zuri laguntza emateko prest daude.
Orain maitasunaren sua piztuko zaizu eta hasieran dena oso ondo joango zaizue.
Ez izan beldurrik.
Artista bat daukazu zeure barruan.
Kanpora atera artista hori.
Zure gauzak garrantzitsuak dira, baina entzun zeure lagunarenak, bestela aspertu egingo da.
Patxadaz hartu gauzak.
Maitasunean ere ez ibili presaka; emaiozu denbora zeure lagunari.
Berak ere gauzak astiro pentsatu behar ditu.